5W, S.A. enpresa 1989an jaio zen Donostian bere zerbitzuak estatuko eta atzerriko telebistei eskaintzeko helburuarekin. Bere iharduera-esparrua Euskal Autonomi Erkidegoa, Nafarroa eta Iparraldea dira. Enpresaren agerraldia estatuko telebista pribatuekin batera gertatu zenez, berehala hasi zen hauekin kolaboratzen, beti baliabide eta tresneria propioak erabiliz. Telebista hauentzat mota guztietako berriak jasotzen ditu albistegietarako, kirol saiotarako edota beste motatako programetarako.

itzuli